Mila esker Interneteko gure webgunean sartzeagatik.
Dokumentu honek Adimen Artifizialaren Nazioarteko Ikerketa Zentroak (aurrerantzean Nair Center) Interneteko bere erabiltzaileei ematen dien zerbitzuaren erabilera arautzen du. Webgune hau erabiltzeak baldintza horiek onartzea dakar, eta Nair Center zentroak edozein unetan aldatu ahal izango ditu.
Datuen babesa
Nair Centerrek bere webguneko bisitariek Interneten emandako datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatzeko konpromisoa hartzen du.
Datu oro fitxategi batean sartuko da, eta fitxategi hori behar besteko konfidentzialtasunez eta segurtasunez gordeko da, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.
Erabiltzailea edozein unetan eskuratu, aldatu edo ezeztatu ahal izango ditu bere datuak, eta hori a gorka.garcia.rodero@naircenter.com helbide elektronikoaren bidez egin ahal izango du.
Jabetza intelektuala
Webgune hau eta bere edukiak jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeen babespean daude.
Berariaz debekatuta dago webgune hau osorik edo zati batean erreproduzitzea, Nair Centerren berariazko baimen idatzirik gabe.
Informazioa, 34/2002 Legea
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoari jarraikiz, hauek dira webgune honetako informazio orokorreko datuak:
- Adimen Artifizialaren Nazioarteko Ikerketa Zentroa.
- Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatua, 389 zk.
- Tajonar kalea, 20 – 31006 Iruñea (Nafarroa) – Espainia.
- Helbide elektronikoa: gorka.garcia.rodero@naircenter.com.
Web-orrian eskaintzen den harremanetarako helbidearen erabilerari buruzko informazioa
Web-orrian agertzen diren harremanetarako helbideak erabiltzeak eta mezu elektroniko bat bidaltzeak berarekin dakar erabiltzaileak berariazko baimena ematen duela Nair Centerrek kontsultari erantzuteko, bai haren helbide elektronikoaren bidez, bai, hala badagokio, posta elektronikoaren baliokidea den beste komunikazio-bide elektroniko baten bidez.
Egile-eskubideen eta jabetza industrialeko eskubideen klausula
Nair Centerri dagokio web-orri honi dagozkion egile-eskubideak berariaz erabiltzea. Banaketa edo komunikazio publikoko, erreprodukzioko edo biltegiratze osoko edo partzialeko edozein ekintzak Nair Centerreko arduradunen aldez aurreko baimena behar du.
Web-orri honek hirugarrenek kudeatutako beste web-orri batzuetarako estekak ditu. Esteka horien helburua da erabiltzaileei sarean dauden beste informazio-iturri batzuetako informazio interesgarria ematea. Nair Center ez da inola ere esteka horietan aipatzen den informazioaren erantzule, eta erabiltzailea bere erantzukizunpean, soilik, sartzen da edukira eta haietan arautzen diren erabilera-baldintzetan.
Nair Centerrek ez du bermatzen bere webgunea beti operatibo egongo denik, ezta bere edukiak beti osorik egongo direnik edo zehatzak izango direnik ere.
Nair Centerrek ez du bere gain hartuko webgune honetan deskribatutako informazioaren edo haren erabileraren ondoriozko zuzeneko edo zeharkako kalte edo galeren gaineko erantzukizunik.
Horrenbestez, Nair Centerrek webgune honetako produktu eta zerbitzuen zehaztapenak aldatzeko eskubidea izango du.


