Skip to main content

AA eta gizartea

Ikerketa-arlo honetan adimen artifizialaren eta gizartearen arteko inpaktua eta elkarreragina ulertu nahi da. AAk pertsonen bizitzan, erakundeetan, ekonomian eta politikan nola eragiten duen eta gizarteak, halaber, AAren garapenean eta erabileran nola eragiten duen ikertzea du helburu.

Arlo hau funtsezkoa da AAren alderdi etikoei, sozialei eta ekonomikoei heltzeko eta bere garapena eta erabilera gizarterako mesedegarriak direla bermatzeko. Gai horien ikerketak adimen artifizialaren erabilera arduratsua eta etikoa bultzatzen duten politiken, araudien eta praktiken berri ematen lagun dezake.

AAren etika
eta gobernantza

AAren alderdi etikoak ikertzea, hala nola, pribatutasuna, ekitatea, justizia eta erabaki-hartze etikoak gobernantzaren, araudiaren eta politika etikoen ikuspegitik. Ikerketa honek AA arloko giza-eskubideak eta balio etikoak zehazten laguntzen du, AA sistemetan alborapenak eta diskriminazioak prebenituz.

Enpleguan eta ekonomian dituen ondorioak

Automatizazioa eta AAren erabilera lan-merkatua eta ekonomia nola eraldatzen ari diren ikertzea, AAk enplegua sortzen eta suntsitzen dituen ondorioak arakatuz, baita ekoizpenean eta lehian dituen ondorioak ere.

Analisi horrek lan-arloko eta ekonomia-arloko politikak antolatzeko eta erabakiak hartzeko informazioa ematen du.

AAri buruzko hezkuntza eta alfabetatze digitala

AAri buruz hezteko eta AArekin modu kritikoan nola elkarreragin irakasteko alderdi pedagogiko eraginkorrak bilatzea. Horrek, alfabetatze digitala bultzatzea eta AAren algoritmoak eta sistemak ulertzea eskatzen du. Helburua pertsonak gaitzea da bere egunerokoan AAren erabilerari buruzko erabaki informatuak hartzeko eta AA bere jardun profesionalean txertatzen uzten dieten gaitasunak garatzeko.