Skip to main content

Giza garapenerako algoritmo etikoak: printzipioak eta ekintzak

Apirilaren 23a · 12:30 · Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloa (Sario eraikina)

NAIR Centerrek antolatzen du Malagako Unibertsitateko Aljebrako katedradun eta ikerketa matematikoaren, kalitate akademikoaren ebaluazioaren eta genero-berdintasunaren esparruko erreferente Mercedes Siles Molinak emango duen mintegi hori.

Gure bizitzetan eragina duten erabakiak hartzerakoan gero eta algoritmo gehiago erabiltzen diren testuinguru horretan, garapen teknologiko etikoa eta guztion onera bideratua bermatzeko behar diren printzipio eta ekintzei helduko die Mercedes Silesek. Bere mintzaldiari esker, Hermes Fundazioarekin lankidetzan egin duen “Giza garapenerako algoritmo etiko eta arduratsuei” buruzko proiektuaren gakoak ezagutu ahal izango dira.

Esperientziatik eta ezagutzatik abiatuta, etikak teknologian duen eginkizunari eta hura hainbat testuingurutan aplikatzeak dakartzan erronkei buruz hausnartzeko aukera.

Mintegian interesdun guztiek parte har dezakete, aurrez izena emanda.

📅 Data: 2025eko apirilaren 23a
⏰ Ordua: 12:30 h
📍 Lekua: Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloa – Sario eraikina (NUPeko campusa)

Inscripciones abiertas